IMOZKO XENDEN EGUNA ETA MENDIALDEKO AZOKA IBILTARIA
“IMOZKO XENDEN EGUNA” eta MENDIALDEKO AZOKA IBILTARIA bueltatzen dira
Goldarazen, ekainak 28an
Imozko bailarak bere egunik esanguratsuenetako bat ospatuko du: Imozko Xenden Eguna hiru ibilbide aukerarekin. Ekainaren 28an, ospatuko da Goldarazen, eta herritarrei zein bisitariei aukera paregabea eskainiko die inguruko ibilbideez gozatzeko. Gainera, jardunaldiak Mendialdeko Azoka Ibiltariarekin bat egingo du. Imozko Udalak 2012an sortutako ekitaldi hau bi urtetik behin ospatzen du. Bailarako herri guztiak lotzen dituen xenden sarean oinarrituta, Udalak, Plazaola Partzuergo Turistikoarekin elkarlanean, sustatu zuen ekimen hau. Ekitaldiaren helburu nagusia Imozko bailara bere xenda sarearen bidez ezagutaraztea da, bertako baliabide turistikoak modu zuzenean ezagutu eta bizitzeko aukera eskainiz. Igandean zehar, Irurtzun dik, Larraundik eta Imozeko Erasotik ateratzen diren hiru ibilbideak izango dira protagonista.
Egitaraua
9:00-10:00 Ibilbideen irteerak.
12:00etatik aurrera Axuri errea
12:00etan Talo eta txalaparta tailerra
13:00etan Bizikleta egokituak aurkeztuko dira
11:00etatik 14:00etara Mendialdeko Azoka Ibiltaria
Plazaola irisgarriago
Plazaolako Partzuergo Turistikoak, Imozko Udalarekin elkarlanean, irisgarritasun proiektu pilotu bat jarriko du martxan “Plazaola irisgarriagoa” izenarekin. Goizean zehar bizikleta egokituekin ibilbideak egin daitezke. Imozko Udalak hainbat bizikleta egokitu erosi ditu Cederna-Garalurrek kudeatzen duen eskualdeko PSTD programaren barruan, Next Generation EU funtsen bidez, Turismo zuzendarien bitartez. Ekimen honi esker, ED+ enpresak bizikleta egokitu horiek eskainiko ditu pertsona gehiagok kirolez gozatu ahal izateko.
Zerbitzuak honako hauek izango ditu:
1 bizikleta egokitu bikoitza.
3 motor laguntzaile gurpil-aulkientzat.
Gida espezializatu baten laguntza
Ibilbideen informazio osagarria
Proposatutako hiru ibilbideak herri desberdinetatik abiatuko dira, gidatuak izango dira eta irteera-ordu ezberdinak izango dituzte, parte-hartzaileen beharretara egokitzeko. Gainera, Erason (Imotz), ibilbidea hasi aurretik, Larruaren Txokoa bisitatzeko aukera izango da 09:00etatik 09:45era. Larruaren munduari eskainitako etxe-museoa da.
09:00etan – Irteera Astitzko plazatik (Larraun).
10:00etan – Irteera Erasoko plazatik (Imotz). Nordic Walking ibilbidea.
10:00etan – Irteera Irurtzungo plazatik. Arrantzaleen Bidea.
Hiru aukerak antzeko iraupena eta desnibela dute:
Eraso – Goldaratz: 8 km, +400 m desnibel positiboa, 2,5 ordu (Nordic Walking)
Astitz – Goldaratz: 9,5 km, +420 m desnibel positiboa, 3 ordu
Irurtzun – Goldaratz: 8 km, +400 m desnibel positiboa, 3,5 ordu
Mendialdeko Azoka Ibiltaria: Imotzen txanda
Egun berean, Goldarazen egingo da Mendialdeko Azoka Ibiltaria, guztira 24 posturekin. Elikagai postuak: gazta, eztia, taloa, hestebeteak, ogia, arrautzak, garagardo artesanala eta artisautza postuak: zura, zeramika, metala, ehungintza… Azokaren ordutegia 11:00etatik 14:00etara izanen da. Hurrengo hitzorduak:
Irailak 13: Leitza (XXI. Talo Eguna)
Urriak 11: Areso (Emakume Artzainen Eguna)
Azokaren helburua tokiko produktuak sustatzea eta kontsumo arduratsua eta jasangarria bultzatzea da.
Irisgarritasuna eta jasangarritasuna
Frontoian bertan aparkaleku erreserbatua egongo da mugikortasun urriko pertsonentzat, artisauentzat eta adinekoentzat.
Kanpoaldean, zelai handi bat egokituko da aparkaleku gisa.
Bizikleta egokituak egonen dira Goldarazen ibiltzeko.
Bestalde, antolatzaileek “Zaborra Zero” mezua azpimarratu dute, parte-hartzaileei hondakinak behar bezala kudeatzeko eskatuz.
Eskualde mailako ekimena
Ekimen honen antolaketan Mendialdeko bederatzi udalerrik hartzen dute parte: Araitz, Areso, Basaburua, Betelu, Imotz, Goizueta, Larraun, Leitza eta Lekunberri. Udalerri hauek herria txandakatzea adostu dute, ekitaldien egutegia modu orekatuagoan banatzeko.
Ekimenak, Imozko Udalaren laguntzari eta herritarren boluntariotzari esker antolatu da. Gainera, Cederna Garalur eta Plazaola Turismo Partzuergoaren koordinazio teknikoa du, baita Mendialdeko baserritarren HABELARTE elkartearen eta tokiko kontsumo taldeen babesa ere: Araizko Zaporeak, LeitzEKO eta Bertatik Bertara Dinamika. Bestalde, ekimen hau Nafarroako Gobernuaren Kanal laburreko dirulaguntza lortzea aurreikusten da, erakundeen arteko lankidetza indartzeko eta tokiko kontsumoa sustatzen jarraitzeko helburuarekin.