X. Araizko Zaporeen Feria

Arribe (Araitz)
Octubre

25

Inicio

11:00

Fin

14:30

El próximo 25 de octubre, Arribe acogerá la décima edición de la Feria de Sabores de Araitz / Araizko Zaporeen Feria, una cita para disfrutar de los sabores, los productos locales y la riqueza gastronómica del valle.

La feria será una oportunidad para poner en valor los productos de la zona, acercarse a quienes los elaboran y disfrutar de una jornada en torno a la gastronomía, la tradición y cultura local.

ARAIZKO ZAPOREEN 10. FERIA URRIAREN 25EAN ARRIBEKO PLAZAN

Aurreko urteetan bezala, bertako produktu eta ekoizleek izango dute protagonismoa, bailarako lana balioan jartzen

Igande honetan, urriak 25, “Araizko Zaporeen feriak” 10. edizioa beteko du Araizko bailaran, Arribe herriko plazan. Feria hau ekitaldi finkatu eta maitatua bihurtu da, ez bakarrik araiztarrentzat, baita kalitatezko produktuak dastatu eta erosi nahi dituzten bisitari leial askorentzat ere.

Ikusgai eta salgai egongo diren produktuak, lehen sektorea, baserri tradizionalak eta, oro har, Araitz bailara bera bizirik mantentzeko aldeko apustuaren adierazle garbiak dira, eta filosofia horrekin sortu zen duela hamar urte «Araizko Zaporeak» elkartea, feriaren antolatzailea alegia. Bailaran bertan sortutako produktu sorta zabala eskainita, herritar guztiak gonbidatzen gaituzte kontsumo arduratsu, solidario eta eraldatzailearen alde egitera.

Etxeko sagardoa

Aurreko urteetan bezala, sagarraren garrantzia azpimarratuko da aurtengo ferian ere. Sagar postreen txapelketa azokako «klasiko» bihurtu da. Postregintzan zale guztiak sagar postrea aurkeztera gonbidatzen dituzte. Igandean bertan izena eman daiteke, 12:00ak baino lehen, Arribeko plazan. Saria bi lagunentzako afari goxoa izango da.

Bestalde, aurreko urteetako esperientzia ederra ikusita, bailarako sagardogileek ekoitzitako etxeko sagardoak dastatzeko aukera ere izango da.

Aurrez txartela hartu dutenentzat, eguerdian, paella jateko aukera izango da.

“Mailopean amestua, sortua eta errotua” leloari jarraituz, bideak aurrera darrai. Animatu, zatoz eta gozatu egunaz.

Beti bezala, egun hau ongi atera dadin “Araizko Zaporeak” elkartearekin batera, Araizko Udalak, Cederna Garalur-rek eta Plazaola Partzuergo Turistikoak laguntzen dute feriaren antolakuntzan.

Aurreikusitako Programa

11.00etan Postuen irekiera.

11:30ean Etxeko sagardoen dastaketa.

12:00etan Sagar-postreen aurkezpena.

13:30ean Sagar-postre lehiaketaren sari banaketa eta bailarako produktuekin osatutako saskiaren zozketa.

14:30ean Herri bazkaria, helduek 20€, umeek 12€.

Aurreko ostiralean, hilak 23, 18:30ean Araizko Udal Liburutegia «Zuhaitzak eta Arbolak Euskal Herrian» liburuaren aurkezpena izango da Markel Arriolabengoarekin.