Basaburuko III. Gaztain Feria – Jauntsarats
Basaburuko III. Gaztaina Feria Jauntsarats-en azaroaren 1ean ospatuko da.
Basaburuko III. Gaztaina Feria azaroaren 1ean ospatuko da, gaztainaren kultura, tokiko produktuak eta landa-inguruneko jarduerak ardatz hartuta.
Egitaraua urriaren 30ean hasiko da, Apeztegiberrin, goizeko 9:00etan, gaztainadien berreskurapenari buruzko jardunaldi teknikoekin. Arratsaldean, 16:00etan, Etxalekuko gaztainadira bisita egingo da.
Urriaren 31n, 12:00etan, antzerkia izango da Jauntsarasko plazan, Txondor Plaza izenburupean, eta txokolate beroa banatuko da bertaratzen direnen artean.
Azaroaren 1ean, Jauntsaratsen, 10:00etatik 14:30era, azokaren egun nagusia ospatuko da. Gaztaina erreak, gaztainekin egindako pintxoak, bertako produktuen azoka eta gaztainaz egindako produktuen salmenta izango dira, besteak beste. Horrez gain, txerto-tailerra, saskigintza-tailerra eta egurrezko jokoak ere antolatuko dira.
Hiru eguneko egitarau honekin, Basaburuko Gaztaina Feria gaztainaren inguruko kultura eta ondarea ezagutarazteko eta tokiko produktuak sustatzeko aukera izanen da.