Leitzako geltokia – Irekiera
Leitzako geltokiak ateak irekiko ditu ostiral honetan, hainbat zerbitzu eskainiz.
Leitzako geltokia, Plazaolako antzinako geltokian eta Plazaola Bide Berdeko bihotzean kokatuta dagoena, ostiral honetan, urriaren 23an, bere ateak irekiko ditu. Ingurune natural paregabe batean kokatuta, hainbat zerbitzu eskainiko dituen gunea izanen da, herritarren eta inguruko bisitarien topagune eta erreferentzia bihurtzeko helburuarekin.
Geltokiak 50 lagunentzako aterpetxea izanen du, hainbat espaziotan banatuta. Horretaz gain, bizikletak modu seguruan gordetzeko gunea ere eskainiko du, baita eskola-taldeentzako eskaintza bereziak ere.
Instalazioek taberna-jatetxea ere izanen dute, gosariak, bazkariak eta afariak eskainiz. Menuak zein kartako platerak izango dira aukeran, eta, oro har, askotariko eskaintza gastronomikoa izanen du.
Inaugurazio ofiziala ostiral honetan, arratsaldeko 18:00etan izanen da, modu honetan geltokiaren jarduerari hasiera emanez.
Irekiera honekin, Leitzako geltokiak protagonismoa berreskuratuko du, topagune eta zerbitzu-gune gisa, Plazaola Bide Berdearen inguruko eskaintza indartuz eta inguruko dinamizazioari lagunduz.